cerrar no volver a mostrar
  1. Hautagaiak
  2. Enpresak

Langile aukeraketa

grupompleo

Profesionalik onenak bilatu, aztertu eta aukeratzen ditugu.

Grupompleon behar bezalako esperientzia, ezagutza teknikoak eta baliabide teknologikorik aurreratuenak dauzkagu gaitasuna bilatzeko. Langile egokienak hautatzen ditugu, zuk ezarritako baldintza tekniko eta pertsonalak aintzat hartuz, eperik laburrenean.

Grupompleoko aukeraketa prozesuak honako fase hauek ditu: C.V.ak jasotzea, Aukeraketa, Hautagaien aurkezpena (txostenak), prozesuaren memoria, postuaz arduratzea eta jarraipena.

1. C.V.ak jasotzea.

  • Interneterako iragarkia prestatu, beharrezkoa bada. Iragarkiaren ezaugarriak enpresa-bezeroarekin batera erabakitzen ditugu.
  • Curriculuma jaso eta hautagaien lehen aukeraketa. Aitzina egiten ez duten hautagaiek mezu pertsonalizatua jasoko dute, eta gainontzekoak bigarren Aukeraketa prozesura pasatuko dira.

2. Aukeraketa, gaitasunen araberako elkarrizketa

  • Aurre-aukeratutakoekin egiten dugun lehen elkarrizketan haien prestakuntza, esperientzia eta lanposturako egokitasunari buruzko datuak biltzen ditugu. Bide-batez, lanpostuaren ezaugarrien berri ematen diogu hautagaiari, bai eta kontratazio baldintzei buruzko xehetasunak… ere.
  • Elkarrizketan aukeratutako hautagaiek proba psikoteknikoak eta hizkuntzei buruzkoak eginen dituzte, oso lagungarriak lanposturako egokiak ote diren adierazteko.
  • Hautagaien ezagutzei buruzko informazio gehiago biltzeko asmoz, bigarren elkarrizketa teknikoa egiten diegu eta, beharrezkoa balitz, talde-dinamikak eta bestelako probak ere bai.

3. Hautagaien aurkezpena

Behin aukeraketa prozesua bukaturik, hautagai finalisten inguruko hiru txosten aurkezten dira gehienez, eta haietan oinarrituta, enpresak behin betiko Aukeraketa egiten du.

4. Prozesuaren memoria

Hautagai finalisten txostenekin batera, ondoko informazioa bilduko duen prozesuaren memoria erantsiko da: hasieran bildutako hautagai kopurua, lehen elkarrizketetan elkarrizketatutako hautagai kopurua eta azkenean aurkeztutako hautagaiak.

5. Hautagaia lanean hastea, hautagaiaren gaineko jarraipena, eta prozesuaren bermeak

Hautagaiaren aldian aldiko jarraipena eginen dugu, lanposturako egokitzapena egokia den ala ez ebazteko. Zerbitzuak 6 hilabeteko bermea du.

Grupompleo en Twitter

  • En la delegación de Catalunyampleo Martorell, tenemos nueva vacante, buscamos un/a oficial de 1ª electricista, si p? https://t.co/zNqZ2564eS
  • En la delegación de Euskadimpleo Donosti, tenemos nueva vacante, buscamos un/a montador/a mecánico. Si posees el gr? https://t.co/b9mwiNUtHE
  • Qué mejor forma de terminar un lunes duro de trabajo que irse con los compañeros de afterwork. En catalunyampleo Ta? https://t.co/1pZRs6RuFg
  • En la delegación de Aragonmpleo abrimos nuevo proceso de selección. Estamos buscando una persona de mantenimiento e? https://t.co/AYNilG10m6
  • Este verano trabaja con Grupompleo. Un montón de #procesosdeselección te están esperando, accede a ellos a través d? https://t.co/0V1vqs0JEU
  • En la delegación de Madridmpleo tenemos nueva vacante, buscamos a un/a operario/a de automoción. Si tienes el grado? https://t.co/CUBEh0gBf3
grupompleo en twitter

Eskaintzak

Ikusi gehiago

Grupompleo. Langile aukeraketan adituak

  1. grupompleo
  2. Enpresak
  3. Hautagaiak
  4. Bulegoak
  5. Berriak
  6. Aurrekontua

Lege-oharra eta cookie politika

Navas de Tolosa, 27 - 1esk., 31002 Iruñea (Nafarroa Garaia)
Tel. 948 21 26 74 | irunaempleo@irunaempleo.com

grupompleo Empresa de Trabajo Temporal S.L. – Adm. Baim. Zk. 79/0068/96 | Enplegatze Agentzia – Baimen zk. 9900000119